2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Zorionak eta urte berri on


1 iruzkin:

  1. Ikusi dugu klasean nire ustez HEZKIDETZA proiektuarekin lotura estua daukan filme bat.
    THE HOURS dugu hiru emakumeen bizitza, hiru aro ezberdinetan. Agian Hiru istorioen lotura izan liteke emakume batek topatzen dituen zailtasunak gizarte espektatibak betetzeko, bere buruari kalte egin gabe.
    Zentratzen bagara erdiko istorioan, badugu JULIANNE MOORE protagonista ( aktore-lan ederra). Testuingurua dugu EEBB 50ko hamarkadan. Bada glamourraren hamarkada: gerra izugarria amaituta, gizartearen balioak ongizate eta glamourra ziren nagusi, aurreko hamarkadan sufritutako infernua konpentsatzeko agian. Testuinguru honi dago perfektoki moldatua protagonista:
    "Zein jatorrak, gure mutilak (senarrak)"-Lagun batek. "Ondo merezi zuten gixajoak gerran pasatutakoarekin" "Zer merezi zuten? Besteak, komentarioa ondo ulertu gabe. "Ba, gu, emazteak" Moorek.
    Protagonista, baina, konturatzen da bapatean maiteminduta dagoela neskalagun honekin. Badugu protagonista emakume lotsati, zalantzati, gizartearen espektatibak betetzeko dela bere papera bakarra ondo barneratuta.
    Bapatean deskubritzen du bere burua. Saiatzen da, desesperatuta, bere buruaz beste egiten. Ez du lortzen. Jada ez da jasangarririk senarrarekin bizitzea. Erabakitzen du familia abandonatzea. Urte asko geroago aitortzen du: " Ama batek ezin duena egin egin nuen. Baina hura heriotza zen, eta nik bizitza aukeratu nuen"
    Nola daiteke gizarteak norbanakoa halako egoeran jartzea, non ez dago lekurik bere buruari galdetzeko: Nor naiz? Non dago niretzat zoriontasuna? Zer behar dut zoriontsu izateko"
    Ze gizarteak emakume batentzako esleitu papera BESTEAK zoriontsu egitea bada: senarra eta familiaren zoriontasunarako tresna. Baina emakume bat ez da tresna, pertsona da.
    Benetan istorio interesgarri eta hunkigarria. "La primera obligación de una mujer es ser ella misma" Esan zuen XIX. mendeko emakume espainiar ilustratu batek.

    ErantzunEzabatu